6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

Alkate udalburuaren 2023ko abenduaren 20ko ebazpenaren bidez, 2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).

Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Los Arcosko Udalaren zerbitzuko langileek 2024an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, astelehena: Langileen eguna.

–Maiatzaren 20a: herriko jaia: San Gregorio Ostiakoa.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 14a: Herriko festengatiko jaieguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Abuztuaren -16a, 19a eta 20a: Herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a, astelehena: Eguberri eguna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira:

–Santiago eguneko zubia, uztailaren 26a; San Frantzisko Xabierkoaren zubia eta Konstituzio egunaren zubia, abenduaren 2a.

Los Arcosen, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2318386