2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Longidako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Longidan, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2318222