2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
3/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Leringo Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3/2023 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).
Lerinen, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2318071