2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2024rako zerga-tasak eta tasak
Imozko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, tasak eta zerga-tasak onetsi zituen 2024ko ekitaldirako, eta, 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
2024KO TASAK
Lurraren kontribuzioa.
–%0,20koa izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.
–%3koa izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.
–1 izanen da ekonomia-jardueren gaineko zergarako indizea (EJZ). Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak.
Oin berriko eraikinak: 130 euro/etxebizitza.
Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 100 euro.
Erabilera aldatzea; etxebizitzak eraikitzea: 100 euro.
Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,38 euro, kontsumoa 200 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
Tarifa, m³ bakoitzeko, etxeko kontsumoa 200 m³-tik gorakoa denean: 0,40 euro m³ bakoitzeko (kontsumo hori 200 m³-tik gorakoa denean bigarren seihilekoan, urteko neurketan).
Kontagailuaren kuota finkoa: 17,50 euro.
Saneamenduko kuota: 17,50 euro.
Lotunearen tasa: 190 euro; eta 370 euro, industriarako lotunearen tasa.
Urritzak eskatu zuen mankomunitatearen uraz hornitzea, eta, hain zuzen ere, Latasak urte osoan eta Goldaratzek noizean behin ur bera erabiltzen dute. Hala, berrikusi da mankomunitateak kobratzen duen ur-tasa: 2022an 0,38 kobratuko du, eta 2023an, 0,418. Horregatik, ur tasa igotzea erabaki da.
- Hirigintzako lizentzien tasak.
- Aurrekontua <5.000: 50,00 euro.
- >5.000 <15.000: 70,00 euro.
- >15.000 <30.000: 140,00 euro.
- >30.000 <60.000: 210,00 euro.
- >60.000 <150.000: 280,00 euro.
- >150.000 <300.000: 350,00 euro.
- >300.000 <600.000: 420,00 euro.
Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150 euro.
Jarduera sailkaturako lizentzia, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea:
–Kanpoko izapidetzearekin: 250 euro.
–Kanpoko izapidetzerik gabe: 150 euro.
Irekitzeko lizentzia jarduera sailkaturako, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea: 250 euro.
Antolamenduko plan partzialak edo bereziak, arau subsidiarioen aldaketa eta xehetasun-azterketak: 0,14 euro metro koadroko.
Plan partzialak edo bereziak eta arau subsidiarioen aldaketa: 200 euro.
Xehetasun-azterketak: 150 euro.
Plan partzial edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketa: aurrekoaren %50.
Plan partzial edo berezien aldaketa eta arau subsidiarioen aldaketa: 100 euro.
Xehetasun-azterketen aldaketa: 65 euro.
Birpartzelazioak: 0,23 euro/m² (ondoriozko lurzatian).
Birpartzelazioen aldaketa: aurrekoaren %50.
Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,07.
Banantzea: 150 euro.
Eranskina izapidetzeko tasa: 70 euro.
Latasako frontoia erabiltzeko tasa:
- 4 euro orduko, erroldatuendako.
- 7 euro orduko, erroldatu gabekoendako.
- 2 euro orduko, argiaren gastua.
Gainbalioari dagokionez, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean araututakoa beteko da; koefizienteak izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, eta %12ko karga-eskala finkatu da gainbalioa kobratzeko.
Imotzen, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2317845