6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

Alkate udalburuaren 2023ko abenduaren 15eko 109. Ebazpenaren bidez, 2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen-zatiak:

Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpenaren bidez.

Kontuan harturik, tradizioz, Eulaten San Pedro eguna ospatu ohi dela, Eulateko Udalak, 2023ko irailaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen ekainaren 28a proposatzea 2024ko herriko jaieguna izan zedin.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–2024ko lan-egutegia.

2024ko lan-egutegia onestea Eulateko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 28a.

–Martxoaren 29a.

–Apirilaren 1a.

–Maiatzaren 1a.

–Ekainaren 28a (herriko jaieguna).

–Uztailaren 25a.

–Uztailaren 26a.

–Abuztuaren 15a.

–Abuztuaren 16a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 2a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2024ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta uztailaren 26a, abuztuaren 16a eta abenduaren 2a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Udal bulegoak 11:00etatik 14:00ak arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Eulateko Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Eulateko Udalaren iragarki-taulan.

Seigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, organo horren hurrengo osoko bilkuran.

Eulaten, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2317805