6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2024ko karga-tasak

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin, Udalak, osoko bilkuran, honako hau erabaki du aho batez eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin:

ERABAKIA:

1.–Onestea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–%0,20ko karga-tasa ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gainean.

–%1,10eko karga-tasa aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–%3,00ko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–%12,00ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bidaurretan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2318331