2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2024ko lan egutegia
Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 28an egin bilkuran, jarraian azaltzen den erabakia hartu du.
ERABAKIA:
1. Aste barreneko jaiegunen 2024ko egutegia onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 7a: San Fermin (herriko jaieguna).
–Uztailaren 25a: Santiago.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, honako hauek jaiegun deklaratzen dira, lanaldi-soberakina dela eta, eta uztailaren 7a (igandea) ordezteko:
–Uztailaren 26a.
–Abuztuaren 16a.
–Abenduaren 2a, 23a, 24a eta 31.
2. Urteko benetako lanorduen kopurua 1.592 izanen da:
–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.
3. Baliogabe deklaratzen dira, 2024an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako xedapen honetan ezarritakoak: 250/2023 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2024ko lan egutegian jaso diren horietan ere.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta, ediktu bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.
Berriobeitin, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2317255