2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2024rako. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2023ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2024. urterako.
Jendaurreko informazio zein alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eta Udalaren ediktuen taulan.
Iragan da hogeita hamar eguneko epea, zeina ezartzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo da 2024rako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa.
2024. urterako onetsitako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,313 da.
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2318339