2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKAKO KONTZEJUA
2023ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Artikako Kontzejuak, 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).
Artikan, 2023ko abenduaren 22an.–Kontzejuburua, Óscar Alonso Sádaba.
Iragarkiaren kodea: L2318264