2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Hiri-jarduketarako plan berezia San Juango bidean. Hasierako onespena
Arbizuko Udalak, 2023ko azaroaren 20an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat San Juango bidearen eremuan, Arbizuko 01. poligonoko 441., 442., 443., 444., 445., 446. 447. eta 449. lurzatietan. Nasuvinsak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.
Arbizun, 2023ko azaroaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2316732