59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2023ko azaroaren 24an egin ohiko batzar orokorrean, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.

Erabaki hori 2024ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, erakundearen Idazkaritzan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2024ko otsailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

ALDAKETA, UR ZERBITZUAREN ERREGELAMENDUAREN TESTU BATEGINEAN

45. artikulua. Hornidura ematea. 4.4. apartatua gehituko zaio.

4. Aurreko apartatuetan xedatzen dena batere ukatu gabe, hornitutako ura zertarako erabiliko den kontuan harturik, honako hauek ere beharko dira:

4.4. Ur-harguneen sare publikotik hartzen bada ura, eskaera bat egin beharko da "kontagailu ibiltari" bat edo gehiago eskuragarri jartzeko.

58. artikulua. Kontagailuak. 2. apartatu berri bat gehitzea; hala, egungo artikulua 1. apartatu bihurtuko da.

2. Kontagailu ibiltariek neurtzen dituzte Jurramendiko Mankomunitatearen jabetzako ur-harguneen sare publikoaren bidez egindako kontsumoak. Erabiltzaile bakoitzak bat baino gehiago eskatu ahal izanen du, eta sarean jarritako hornidura-puntu bakoitzean instalatu ahal izanen dira, edo puntu horretara mugitu ahal izanen dira. Nolanahi ere, horiek instalatzeko, mantentze-lanetako langileek emandako jarraibideak bete beharko dira.

Iragarkiaren kodea: L2403791