59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa 2024rako. Behin betiko onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tarifen aldaketa 2024ko ekitaldirako (2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2024ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Laura Irañeta Gil.

TARIFAK

TIPOLOGIA

2024

Bere kabuz baliatzen dena, batendako logelan

1.158,00/hilabetea

Bere kabuz baliatzen dena, logela partekatuan

936,00/hilabetea

Mendekotasun arina duena, batendako logelan

1.654,00/hilabetea

Mendekotasun arina duena, logela partekatuan

1.433,00/hilabetea

Mendekotasun handia duena, batendako logelan

2,20500/hilabetea

Mendekotasun handia duena, logela partekatuan

1.984,00/hilabetea

Eguneko egonaldi osoa, jarraian, bere kabuz baliatzen dena

750,00/hilabetea

Eguneko egonaldi osoa, jarraian, mendekotasun arina duena

1.146,00/hilabetea

Eguneko egonaldi osoa, jarraian, mendekotasun handia duena

1.731,00/hilabetea

Eguneko egonaldi erdia, jarraian, bere kabuz baliatzen dena

408,00/hilabetea

Eguneko egonaldi erdia, jarraian, mendekotasun arina duena

573,00/hilabetea

Eguneko egonaldi erdia, jarraian, mendekotasun handia duena

815,00/hilabetea

Zerbitzu soltea edo aldi baterakoa, bere kabuz baliatzen dena

67,00/eguna

Zerbitzu soltea edo aldi baterakoa, mendekotasun arina edo handia duena

99,00/eguna

Plaza familiarra: bikote ezkonduetan, kide bat bere kabuz baliatzen bada eta besteak laguntza behar badu, lehenbizikoaren kuota murriztuko da.

Iragarkiaren kodea: L2403653