59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Osasun-etxea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espedientea: 127731E.

Sustatzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Jarduera: sanitarioa (osasun-etxea).

Tokia: Iturrondo plaza, 1. poligonoko 423. katastro-lurzatia.

Atarrabian, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2403781