59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garraio enpresa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Sustatzailea: Transportes Miguel Angel Viguera SA.

Jarduera: nabe bat egokitzea garraio enpresarako.

Tokia: La Alberguería 19. poligonoa, 750. lurzatia.

Vianan, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2403793