59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

0000074/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat, Vianako udal-mugartean. Ordenantza hori argitaratu zen 2023ko abenduaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 0000094/2023 prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Vianan, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2403771