59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAIZKO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Urdaizko Kontzejuak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Urdaitzen, 2024ko martxoaren 1ean.–Lehendakaria, Sofía Vega García.

Iragarkiaren kodea: L2403784