59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2024ko otsailaren 22ko ohiko osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza batean, hain zuzen ere Ultzamako udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen duen ordenantzan (6. artikuluaren 3. eta 4. apartatuak). Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2404071