59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2024rako lan-egutegia eta egun baliogabeen aitorpena

Uharte Arakilgo udalak, 2024ko otsailaren 26an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, ondoren adierazten dena, orok jakin dezan:

Lehenbizikoa.–Onestea Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2024ean izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 24a: San Juan (herriko festa eguna).

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen lanaldiaren egiazko lanordu kopurua urtean 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat.

Hirugarrena.–Abuztuaren 16a eta abenduaren 2a ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik.

Laugarrena.–Hortaz, kontuan izanik zenbat lanordu egiten diren egiatan eta zenbat jaiegunetan egonen den itxita udaletxea, 29 lan egun izanen dira opor egunak eta 3 egun, berriz, norberaren aferetarako.

Bosgarrena.–Uharte Arakilgo Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte. Jendea hartzeko ordutegia izanen da 10:00etatik 14:30ak arte.

Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Seigarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka hartzen ahalko da.

Zazpigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira eta bulegoa itxita egonen da, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak.

Zortzigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte hartu ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak, horietarako eskubidea sortu badute.

Bederatzigarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udalaren iragarki-oholean argitaratzea, baita web atarian ere.

Uharte Arakilen, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2403816