59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2024rako karga-tasak

Uharte Arakilgo udalak, 2024ko otsailaren 26an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat aho batez erabakitzen da 2024rako:

Lehenbizikoa.

1.–Lurralde-kontribuziorako %0,25eko zerga-tasa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8,016 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,89ko karga-tasa ezartzea.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,27ko indizea aplikatzea.

5.–Tasak.

5.0. Lizentziak ematea eta hirigintzako jarduketak egitea: lizentziak emateagatiko eta hirigintzako jarduketak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean adierazitakoak dira.

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Gutxieneko kuota: 17 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa:

–90 m³ edo gutxiago: 0,38 euro/m³.

–90 m³-tik gora: 0,75 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,60 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanen kanona: 4 euro gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 90 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 350 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 440 euro.

5.1.7. Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0,91 euro/m³.

5.2. Kable bidezko telebista.

5.2.1. Kable bidezko telebistarako hargunea, 165 euro.

5.2.2. Mantentze-lanen kanona, 30 euro/urtea. Kable bidezko telebistaren zentsua, espedientean agertzen dena, osatzen duten zergadunek ordainduko dute.

5.3. Egur loteak.

5.3.1. Etxerako egur epaitza batengatik, kanona 40 euro izanen da 2024ean. Egur epaitza etxe bakoitzeko izanen da, eta lotea eskuratzeko epea, uztailaren 1etik azaroaren 1era.

Uharte Arakilgo Udalak aukera izango du etxeko egur loteen ematean honakoa erabakitzeko: loteak ateratzeko eta garraiatzeko, enpresa espezializatu batekin egitea, eta garraio horren kostua interesdunaren kontura izatea.

5.3.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak basozainek kubikatuko dituzte.

5.4. Eremu publikoa okupatzea.

5.4.1. Merkatu txikia: 3 m lineal baino gutxiagoko saltokiak, 4 euro eguneko. 3 eta 6 m lineal arteko saltokiak, 7 euro eguneko. 6 m lineal baino gehiagoko saltokiak: 9 euro. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.2. Garabia, kamioi garabiduna, kamioi besoduna edo beste ibilgailu jasotzailea paratzea, 32 euro hilabetea. Hilabetea unitate minimoa izanik.

5.4.3. Edukiontzia edo obretako etxola paratzea: 32 euro/hilabetea. Gutxienekoa izanik 20 euro.

5.4.4. Aldamioak, hesiak, itxiturak eta ekonomia-jarduera ez den beste edozer paratzea: 32 euro/hilabetea. Gutxienekoa izanik 10 euro.

5.4.5. Barrakak eta kalez kaleko salmenta, bestetan.

5.4.5.1. Bestetan barrakak paratzea: 17 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.5.2. Kalez kaleko salmenta, bestetan: 17 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da EJZn alta emanda dagoela, udalerri nahiz lurralde mailako kuotarekin.

5.4.5.3. Aldi baterako argi hornidurak. Aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 5 euro/eguneko.

5.4.6. Terrazak eta mahaiak: bide publikoan terrazak eta mahaiak jartzea arautzen duen udal-ordenantzan ezarritakoa.

5.5. Erabilera publikoko udal ondasunak erabiltzea.

5.5.1. Futbol zelaia, aldagelekin: 45 euro hilean, eta 200 euroko fidantza.

5.5.2. Pilotalekua: udal pilotalekuaren ordenantzan ezarritakoak.

5.5.3. Autokarabanen eremua: 5 euro ibilgailu bakoitzeko eta eguneko, gehienez 2 egunez. Eta 2 euro ordua. Eta 3 euro bornea erabiltzeagatik.

5.5.4. Igerilekuak: tarifak 2024ko udako denboraldia baino lehen ezarriko dira.

5.5.5. Hilerria: udal hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan ezarritakoaren arabera.

5.5.6. Herri-larreak: herri-aprobetxamenduak arautzen dituen udal-ordenantzan adierazitakoak.

5.5.7. Musika ekipoa: 10 europ erroldatutentzat / 20 euro erroldatu gabekoentzat.

5.6. Agiriak egitea.

–Ziurtagiriak: 0,60 euro/unitatea.

–Faxa bidaltzea: 0,60 euro orri bakoitzeko.

–DIN A3 tamainako fotokopiak: 0,20 euro orri bakoitzeko.

–DIN A4 tamainako fotokopiak: 0,15 euro orri bakoitzeko.

–Konpultsak: 0,60 euro/unitatea.

–Artxiboetan dokumentazioa bilatzea: 20 euro.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik: 45 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 30 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

–Telebistaren mantentze-lanetako kanona otsailean igorriko da.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

–Lurraren gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga urrian igorriko da.

–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekotan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

–Egur epaitza, hura eskatzeko unean ordainduko da.

–Telekomunikazio-instalazioetarako lurren lagapen bidezko aprobetxamenduen kanona 2024ko ekainean eta abenduan ordainduko da.

Hirugarrena.–Uraren tasan hobari hauek onestea Uharte Arakilen erroldaturik daudenentzat, familia osatzen duten kideen kopuruaren arabera eta familiak LGSaren aldean hilabetean dituen diru-sarreren arabera, taula honi jarraikiz:

KIDE KOPURUA

LGSa EDO GUTXIAGO

LGSa + %10

LGSa + %20

1-2

%90

%75

%50

3tik gora

%100

%90

%75

2024rako LGSa 1.134,00 euro da hilean.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskaera.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko da, eta epe hori luzaezina da.

Laugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien ordenantzetan edo erabakietan agertzen diren moduan.

Bosgarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik aitzina hartuko du indarra.

Uharte Arakilen, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2403814