59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko egonaldi mugatuko eremu publikoetan

Udalak, 2023ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zenbait aldaketa egitea 12. ordenantzan (ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko egonaldi mugatuko eremu publikoetan). Indarrean sartuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen direnean.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia 2023ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urtarrilaren 23an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

Tuteran, 2023ko martxoaren 7an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

ALDAKETAK

12. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko egonaldi mugatuko eremu publikoetan

4. artikuluaren amaieran esaldi hau gehitzen da, hitzez hitz: "Bi gurpileko atoi-orga bat (atoi-gurdia) daramaten motorrak eta kuadriziklo arinak tasa horri lotuta daude". Beraz, honela geratzen da artikulu hori:

4. artikulua. Ibilgailu hauek aparkatzea ez dago ordenantza honetan araututako tasaren mende:

a) Motozikletak, ziklomotorrak eta bizikletak, nahiz eta, betiere, aparkatu beharko diren horretarako prestatutako tokietan, eta sekula ere ez ibilgailuentzat erreserbatutako eremuetan.

b) Beren kategoria edo jarduerarako eremu erreserbatuetan aparkaturik dauden ibilgailuak.

c) Nafarroako Osasun Zerbitzukoak diren anbulantziak eta osasun-laguntzarako ibilgailuak, zerbitzua ematen ari direnean. Suhiltzaileen, larrialdietako, Babes Zibileko, Gurutze Gorriaren eta poliziaren ibilgailuak, haien kanpoko errotulazioari esker identifikatzen ahal direnak, zerbitzuan ari direnean.

d) Barne-errekuntzakoak ez diren ibilgailuak: elektrikoak, erregai-pilakoak (hidrogenoa) edo zuzeneko emisiorik gabekoak. Ibilgailu horiek eskuratzen ahal dute "ibilgailu elektrikoaren" bereizgarria, Tuterako Udalak doan emandakoa, ibilgailuan ikusgai jartzeko eta eremu urdin edo txandakako modalitatean araututako eremuetan aparkatzeko, baldin eta arau orokor edo partikular batek ez badu hori debekatzen.

e) Zerbitzu ofizialeko ibilgailuak, behar bezala identifikatuak, Estatu, autonomia erkidego edo toki erakunde bateko erakundeenak, baldin zuzenean beren eskumeneko zerbitzuetarako ez beste deusetarako badira, zerbitzu horietan ari direnean.

f) Baimena duten beste ibilgailu batzuk.

Bi gurpileko atoi-orga bat (atoi-gurdia) daramaten motorrak eta kuadriziklo arinak tasa horri lotuta daude.

Iragarkiaren kodea: L2403973