59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Landare-olioak ontziratzea, biltegiratzea eta banatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 3/2024/AACC.

Sustatzailea: Oleosandua SL.

Jarduera: landare-olioak ontziratzeko, biltegiratzeko eta banatzeko establezimendua.

Tokia: La Serna industrialdea, F kalea (3.1, 3.2 eta 3.3 lurzatiak) (38. poligonoa, 480., 481. eta 482. lurzatiak).

Tuteran, 2024ko martxoaren 1ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2403906