59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zenbait aldaketa egitea 12. ordenantzan (ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko egonaldi mugatuko eremu publikoetan). Indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen direnean.

Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2024ko martxoaren 4an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2403884