59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, 2024ko ordenantza, tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik eta erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2024ko ekitaldirako aldaketak, tasei eta prezio publikoei dagozkien ordenantzetan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, jarraian zehaztutako moduan.

KIROL-INSTALAZIOAK ETA JARDUERAK

1.–Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Erabaki proposamena.

Orreaga karrikako kiroldegia alokatzea

Kiroldegia ordu bat alokatzea (eurotan): 20,00.

Boulder gunea

18 URTETIK
BEHERAKOENTZAT

18 URTETIK GORAKO HELDUENTZAT

Urriaren 1etik maiatzaren 31 arteko sasoia (eurotan)

Salbuetsirik

35,00

10 saio (eurotan)

Salbuetsirik

30,00

Saio 1 (eurotan)

Salbuetsirik

3,50

Cantolaguako kirol-instalazioak

1. ERANSKINA.–TARIFAK

HELDUAK, 18 URTETIK
GORAKOAK

JUBILATUA, EDO 65 URTETIK GORAKOAK

0-3 URTE

3-12 URTE

12-18 URTE

DIBERTSITATE
FUNTZIONALAREKIN

FAMILIAKOA

Igerilekuko eguneko sarrera, neguan

7

5

Dohainik

4

5

4

Igerilekuko eguneko sarrera, udan

7

5

Dohainik

4

5

4

Urteko abonua hilabetez hilabete

30

18

Dohainik

16

24

18

70

Urteko matrikula edo abonua

70

40

Dohainik

40

55

40

100

Neguko abonua / hilabetea

34

18

Dohainik

18

25

18

Udako bonua

140

75

Dohainik

75

100

Cantolaguako abonua / hiruhilekoa

40

20

Dohainik

20

25

Hilabeteko abonua

65

Dohainik

35

45

Bonuak (5)

Norberaren bonuak (5)

30 bonu izendatuak

18 urtetik beherako bonuak

Bonu ez izendatuak (18)

Bonu ez izendatuak (18)

Bonua + gimnasioa

13

Abonua + jarduerak

13

Abonua + jarduerak + gimnasioa

22

Fitness (abonurik gabe)

36

36

G.–Instalazioak alokatzea.

INSTALAZIOA

ABONATUAK
(eurotan)

ABONATU GABEAK
(eurotan)

Pilotalekua (ordu bat)

0,00

40,00

Pilotalekua, argiarekin

3,50

4,50

Pilotalekua (berezia)

Batzordeak erabakiko du

Tenis pistak

0,00

35,00

Tenis pistak (argiarekin)

3,00

3,50

Erabilera anitzeko aretoa (ordu bat)

10,00

90,00

Erabilera anitzeko gela (egun osoa)

60,00

300,00

Futbol zelaia (ordu bat)

Batzordeak erabakiko du

Futbol zelaia (eguna)

Igerilekuko kalea

10,00

50,00

Orreaga karrikako kiroldegia (ordu bat/eurotan)

20,00

Kirol jarduerak eta kirolari atxikitako ikastaroak. Igeriketa ikastaroak.

HIRUHILEKOKO KUOTA
(eurotan) 2024an

Abonatua (1)

60,00

Cantolaguako abonatuak

75,00

Abonatu gabeak

120,00

TARIFAK APLIKATZEKO ARAUAK

1.–Abonu motak.

Abonuek aukera ematen dute jarraian ematen diren instalazioak erabiltzeko, orobat zehazten diren baldintzetan:

1.1. Urteko abonua hilabetez hilabete.

Kiroldegiaren instalazio guztietara sartzeko eta horiek erabiltzeko baimena, kiroldegia irekita dagoen une oro. Gainera, beherapenak jasotzen ahalko dira jardueren eta fitness gelaren tarifetan.

1.2. Neguko abonua.

Kiroldegiaren instalazio guztietara sartzeko eta horiek erabiltzeko baimena, kiroldegia uda ondoren berriz irekitzen denetik hurrengo urteko maiatzaren 31 arte. Gainera, erabiltzaileak beherapenak izanen ditu jardueren eta fitness gelaren tarifetan, abonuak irauten duen denboran.

Abonatuak baja egiten ahalko du abonuak irauten duen denboran; horretarako, baja zer hilabetetan gauzatu nahi duen, aitzineko hilabeteko 20. eguna baino lehen aditzera eman beharko du kiroldegiko harrera lekuan. Erabiltzaile batek alta egiten badu hilabete barrenean, kuota ordainduko du hilabete horri falta zaion egun kopuruaren heineko zenbatekoan, alta eguna barne dela.

1.3. Cantolaguako abonua.

Aukera ematen du urte osoan instalazioetara sartu eta horiek erabiltzeko, salbu igerileku estaliaren eraikinean eskaintzen diren zerbitzuetara.

Abonuak indarrean jarraituko du 2023ko abenduaren 31n abonua mantentzen duten lagunentzat, eta abonu hori eskaintzeari utziko zaio 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

1.4. Hilabeteko abonua.

Kiroldegiaren instalazio guztietara sartzeko eta horiek erabiltzeko baimena, instalazio horiek martxan badaude abonua indarrean dagoen hilabetean.

Gainera, erabiltzaileak beherapenak izanen ditu jardueren eta fitness gelaren tarifetan, abonuak irauten duen denboran.

1.5. Udako abonua.

Kiroldegiaren instalazio guztietara sartzeko eta horiek erabiltzeko baimena; hots, igerilekuak irekitzen direnetik irailaren 10era bitartean funtzionamenduan daudenetara.

Gainera, erabiltzaileak beherapenak izanen ditu jardueren eta fitness gelaren tarifetan, abonuak irauten duen denboran.

2.–Erabiltzaile motak.

Ordenantza honi dagokionez, ordenantza honetan arautzen diren erabiltzaile motak honela definiturik gelditu dira:

–Helduak: 18 urtetik gorakoak.

–Gazteak: 12 eta 18 urte bitartekoak.

–Haurrak: 3 eta 12 urte bitartekoak.

–0-3 urte bitartekoak.

–Erretiratuak / 65 urtetik gorakoak.

–Dibertsitate funtzionala dutenak.

–Familia. Erabiltzaile mota honekin identifikatzeko, familia-unitateko gutxienez hiru kide bildu behar dira, familia-liburuaren arabera.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabetearen ondokotik hasiko dira osorik ordaintzen.

3.–Tarifak ordaintzeko modua.

Igerilekuak erabiltzeko kuotak honela ordainduko dira:

–Urteko bonuaren matrikula: izena ematean.

–Kuotak: hilabetero eta aurretik ordainduta.

–Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea, behar diren kuotak kobratzeko.

2.–Aldaketa, honako ordenantza honetan: ordenantza, arautzen dituena sarrera, inskripzio eta jardueren prezio publikoak, hezkuntza, kirol edo gizarte arloetako ikastaroetarako eta jardueretarako:

KIROL ESKOLAK

2024-2025 ikasturte/denboraldia

JARDUERA

EUROAK/IKASLEA-JOKALARIA

Kirol eskolak

165,00

–Ezabatzea erroldatutakoen eta erroldatu gabekoen arteko bereizketa eta hitzartutako udalen ekarpena.

–Ordenantzan araututako murrizketei eustea.

–Ezabatzea erroldatutakoen eta erroldatu gabekoen arteko bereizketa eta hitzartutako udalen ekarpena.

–Ordenantzan araututako murrizketei eustea.

Zahar-egoitzako tarifak

ZERBITZUA

Euro / hilean

2024. urtea

Zahar-etxea

Mendekotasun egoeran ez daudenak (batentzako logelan)

1.375,00

Zahar etxea

Mendekotasun egoeran ez daudenak (birentzako logelan)

1.275,00

Zahar etxea

Mendekotasun moderatua dutenak

1.700,00

Zahar etxea

Mendekotasun larria dutenak

2.966,57

Zahar etxea

Mendekotasun handia dutenak

2.966,57

Zahar etxea

Ospitalera/medikuarengana eramatea

31,78

Beste zenbait zerbitzu ez-egoiliarrentzat

Bazkari/afari zerbitzua

7,35

Beste zenbait zerbitzu ez-egoiliarrentzat

Gosari zerbitzua

1,58

Beste zenbait zerbitzu ez-egoiliarrentzat

Arropa garbitzeko zerbitzua

7,88

GAINERAKO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Erabaki proposamena:

–2024. urterako 2023an indarrean zeuden gainerako tasa eta prezio publikoei eustea.

Zangozan, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2404118