59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Udalbatzak, 2023ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea ondotik ematen diren 2024ko zerga-tasen, tasen eta prezio publikoen zerrenda eta, orobat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara zedin. Hasierako onespena 2023ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean. Horren ondotik, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu, zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek indarrean jarriko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Garesen, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

ZERGA-TASAK

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren tasa %0,28 izanen da.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) karga-tasa %3,60 izanen da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua 1,40 izanen da udalerri osoan.

–%15,00eko zerga-tasa finkatzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

–Koefizienteak finkatzea, Nafarroako Gobernuak onesten dituen gutxienekoak.

–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zergaren karga-tasa finkatzea:

  • 1.–%0,50 lehenbiziko urterako.
  • 2.–%1 bigarren urterako.
  • 3.–%1,5 hirugarren urterako eta hurrengoetarako.

TASAK

Oraingo tasa eta prezio publikoak bere horretan geratzen dira, salbu eta:

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. 2005eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa.

2024

(eurotan)

Aprobetxamenduak (prezioak urteko eta erreguko)

Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrendako, lehorreko lurra

10,99

Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrendako, ureztalurra

22,34

Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, lehorreko lurra

19,77

Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, ureztalurra

40,24

Laborantzako loteak: enkante bidez, lehorreko lurra

19,77

Laborantzako loteak: enkante bidez, ureztalurra

40,23

Familia-baratzeak: zuzenean herritarren artean

55,30

Bazkalekuak

Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Santa Agueda

676,97

Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Nequeas

5.816,88

Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Larrandia

1.501,83

Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: El Monte

1.513,16

Enkantea: Santa Agueda

676,97

Enkantea: Nequeas

5.742,22

Enkantea: Larrandia

1.501,83

Enkantea: El Monte

1.513,16

–Onetsi da 2024ko ekitaldian ez dela ezer kobratuko ehiza-barrutiaren aprobetxamenduagatik, 2023an eta 2022an izan ziren suteak direla eta.

Iragarkiaren kodea: L2403961