59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Akats zuzenketa 2024rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan

2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, argitaratu zen 2024rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena. Horiek guztiak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egonen dira indarrean.

Ikusita errore aritmetiko bat egin zela Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza fiskaleko tarifak kalkulatzerakoan (%2tik gorako portzentajea aplikatu zen), Azkoiengo Udalak, 2024ko martxoaren 4ko osoko bilkuran, erabaki zuen errore hori zuzentzea.

Hona hemen, bada, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tarifak:

a) Noizbehinkako merkataritza, jai eta ferietan: 2,04 euro, metroko eta eguneko.

b) Azoka txikietako merkataritza, zehaztuta dituena maiztasuna eta tokiak:

–Urteko baimena: 24,10 euro, metroko eta hiruhilekoko.

–Behin-behineko saltokia: 3,09 euro, metroko eta eguneko.

c) Merkataritza ibiltaria denda-ibilgailuetan:

–50 m²-koak edo txikiagoak badira: 7,14 euro eguneko.

–50 m²-koak baino handiagoak badira: 15,30 euro eguneko.

Azkoienen, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2403911