59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko martxoaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, Azkoiengo udal-mugartean, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2403907