59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentzia ematea. Autoak konpontzeko eta leheneratzeko lantegia

Erriberriko Udaleko alkateak, martxoaren 5eko Alkatetzaren 119/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen sailkatutako jarduera-lizentzia ematea honako datu hauek dituen jarduerarako:

Montajes Duti, SL.

IFK: B99456212.

Jarduera: autoak konpontzeko eta leheneratzeko lantegia.

Tokia: Beire etorbidea, H kalea, 9. zenbakia (9. poligonoko 727. lurzatia).

Udalerria: Erriberri.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da lizentzia ematea, martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua.

Erriberrin, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2403982