59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Aurrekontu partizipatiboen udal erregelamenduan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa udal erregelamendu batean, hain zuzen ere aurrekontu partizipatiboak arautzen dituen erregelamenduan.

Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, Aurrekontu partizipatiboen udal erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2404001