59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Udalaren Kirol Eskolen erregelamenduan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Uharteko Udalaren Kirol Eskolen erregelamenduan. (544/2019 espedientea).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2403908