59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Mihiztatzea eta makinak probatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –16ko 17/2020 Foru Legea, ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena–).

Espedientea: 1777/2024.

Jarduera sailkatuak: mihiztatzea eta makinak probatzea.

Sustatzailea: Construcciones Ingeniería Lator SL.

Tokia: Badostain kalea 16, 1095. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).

Uharten, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2403766