59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Lerateko Kontzejuari esleitzea euri ekaitzek 2023an eragindako kalteen obra-proiektua kudeatzea

Udalak, 2024ko martxoaren 15ean egin presako osoko bilkura berezian, jarraian agertuko den erabakia hartu zuen, konpondu daitezen toki-erakundeen jabetzako azpiegiturak, kaltetu zirenak depresio askatuaren edo tanta hotzaren ondoriozko euri ekaitzengatik, 2023ko maiatza eta iraila artean. Hori guztia, bete dadin azaroaren 10eko 43/2023 Foru Agindua.

1.–Onestea Gesalazko Udalaren eta Lerateko Kontzejuaren arteko lankidetza-hitzarmena, kudeaketak eta kontratazioak egin daitezen, euri ekaitzek 2023an eragindako kalteen obra-proiekturako.

2.–Lerateko Kontzejuari esleitzea kontratazio prozedura, euri ekaitzek 2023an eragindako kalteen obra-proiekturako.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4.–Alkatetzari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, bai eta erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko ere.

5.–Erabaki hau Lerateko Kontzejuari igortzea, jakinaren gainean izan dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Muetzen, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2404459