59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, aurrekontu-aldaketa horiek hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

GASTUAK:

–Aparteko kreditua.

1 412169201 partida, abeltzaintzako azpiegituretarako; guztira, 36.235,13 euroko gastua izanen litzateke.

Finantzaketa:

Gastu horiek 1 7508021 partidarekin finantzatuko lirateke, Nafarroako Gobernuak abeltzaintzako azpiegituretarako emandako 13.938,49 euroko dirulaguntza eta partida gisa.

1.87000 euro gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin gisa, 22.296,64 euro guztira; horrek 36.235,13 euroko diru-sarrerak ekarriko lituzke guztira.

Eta argitara ematen da, hura osoko bilkuran onetsi eta gero, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako izapideen arabera, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez garatu baitzen foru-lege hori.

Gazteluberrin, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2403985