59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 238. eta 239. lurzatietan (Kale Nagusiko 62 eta 64 zenbakietako eraikinak). Behin betiko onespena

Burlatako Udaleko osoko bilkurak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Kale Nagusiko 62 eta 64 zenbakietako etxebizitzetako fatxaden eta bolumenen konposizioari buruzko esku-hartze orokorreko proiektuari dagokiona (2. poligonoko 238. eta 239. Katastro-lurzatiak), kale horretako 62 zenbakiko eraikineko jabeen erkidegoek aurkeztua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403969