59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Udalak antolatutako jarduera fisikoen inskripzioa eta funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onarpena

Burlatako Udalak, 2024ko otsailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Burlatako Udalak antolatutako jarduera fisikoen inskripzioa eta funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onartutako agindua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza hori behin betiko onartuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2403835