59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Beteluko herri bideen eta baso pisten erabileragatik ezarritako tasak eta fidantzak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onarpena

2023ko azaroaren 29an egindako batzarrean, Udalbatzak ondoren zehazten den ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena eman zion: Beteluko herri bideen eta baso pisten erabileragatik ezarritako tasak eta fidantzak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2023ko abenduaren 29ko 268. zenbakiduneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratu ondoren jendaurreko epea iraganik, ez da inolako erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin.

Hori dela eta, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari so eginez, hasierako onarpena behin betiko izatera pasa da, aldatutako artikuluen argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eginen delarik.

Betelun, 2024ko otsailaren 28an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

BETELUKO HERRI BIDEEN ETA BASO PISTEN ERABILERAGATIK EZARRITAKO TASAK ETA FIDANTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

8. artikulua. Aurreko artikuluan adierazitako subjektuek ordaindu beharreko tasa 2,00 eurokoa izango da metro kubikoko, zura pasatuz gero, eta 2,00 eurokoa tonako, eraikuntzako materialak eta makina astunak pasatuz gero.

9. artikulua. Fidantzaren zenbatekoa metro kubiko bakoitzeko 4,00 eurokoa izango da zura pasatzen bada, eta 4,00 eurokoa tona eraikuntza-materialen eta makina astunen kasuan.

Nafarroako Herri Administrazioen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 40.1 artikuluaren arabera kontsignatu beharko da.

Adierazitako bermea lanak behar bezala egin izanaren erantzule izango da, eta ez da bertan behera utziko Udalak lanak behar bezala bete direla eta baso bideak eta pistak egoera onean geratu direla egiaztatu arte.

Iragarkiaren kodea: L2403744