59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituen Ordenantzan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituen Ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2403645