59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Udal ordenantza, Auditorioaren funtzionamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Auditorioaren funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren web-orrriaren taulan paratuta, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2403768