59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, San Juango bidean. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Arbizuko San Juango bidean (1. poligonoko 441., 442., 443., 444., 445., 446., 447. eta 449. lurzatietan). Sustatzailea Nasuvinsa da.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an.

Argitara ematen da, honako honekin bat etorriz: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arbizun, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403929