59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, tasak arautzen dituena kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako baimenak emateagatik, hirigintzako txostenak egiteagatik eta hirigintzako espedienteak izapidetzeagatik. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren ordenantza batean. Izan ere, tasak arautzen dituen ordenantza bat da, ingurumena babeste aldera, kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako baimenak emateagatik, hirigintzako txostenak egiteagatik eta hirigintzako espedienteak izapidetzeagatik.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2024ko martxoaren 4an.–Udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2403866