59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2024rako zerga-tasak

Anueko Udalak, 2023ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, onetsi zuen 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 2koa), interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legediarekin.

Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

Zerga-tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,1070.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako eta obra berrietarako, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra bada, edo lehen etxebizitza; baita nekazaritza, abeltzaintza enpresetarako edo ETEetarako ere (enpresa txiki eta ertainak).
  • %5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta exijitutako gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 0,06ko koefizientea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako sortze-aldi guztietarako. Karga-tasa aplikagarria, %8.

Anuen, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2403954