59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa 13. ordenantzan (13. ordenantza, uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-abonuko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituena). Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2024ko otsailaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 13. ordenantza fiskalaren aldaketa.

"Ikusirik 13. ordenantza fiskala aldatzeko espedientea (13. ordenantza, uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-abonuko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituena).

Ikusirik Berdintasuneko, Euskarako eta Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordearen aldeko irizpena, 2024ko otsailaren 21ekoa.

Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea),

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea 13. ordenantza aldatzea (13. ordenantza, uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-abonuko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituena).

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela ulertuko da baldin eta jendaurrean egoteko epea igarotzen bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Kasu horretan, ordenantza aldatuaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Antsoainen, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2403644