59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Añorbeko Udalak, 2024ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Añorbeko herri-larreen aprobetxamenduen adjudikaziorako prozedurari hasiera ematea. Modalitatea herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina, 30 egun naturaleko epean, indarra duen araudian legez ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdun guztiek bazkalekuak esleitzeko eskabideak aurkeztu ahalko dituzte Udalaren bulegoetan.

Añorben, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2403806