59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

72/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Tokiko jabari publikoa erabiltzeagatik edo bereziki ustiatzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari lotuta

Honen bidez jakinarazten da Red eléctrica de España SAk administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri duela Tokiko jabari publikoa erabiltzeagatik edo bereziki ustiatzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Altsasuko Udalaren ordenantza fiskalaren aurka, zeina argitaratu baitzen 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an. Errekurtso hori tramitatzen ari da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 72/2024 prozedura arrunt gisa.

Aipatu ordenantzak xedapen orokorraren izaera duenez gero, eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1, 2 eta 4. ataletan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2024ko otsailaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2403742