59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Ezkirotzen (Galar) dagoen ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko urtarrilaren 18an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00417.

2. Helbide honetan: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200100417 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

Galarko 14161 zenbakiko finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 4316. liburukia, 201. liburua, 219. folioa (IDUFIR: 31012001607782). Honela deskribatzen da:

Hirikoa.–S-1 sektoreko P-11.B,2 lurzatia, Ezkirozko jurisdikzioan (Galarreko Udala). Seiehun eta hogeita bederatzi metro eta hogeita bost dezimetro koadroko azalera du, eta plan partzialak zehazten dituen baldintzetan eraiki daiteke. Mugakideak: iparraldean, P-11.a.1, P-11.a.2, P-11.a.3, P-11.a.4 eta P-11.a.5 lurzatiak; hegoaldean, bide publikoa edo kale sortu berria, V-5 lurzatia; ekialdean, B-1 lurzatia; eta mendebaldean, jatorrizko finkaren gainerakoa.

Katastrokoa: Ezkirotzen. 184. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpilurzatia, 1. hu.

Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001633750SX.

Kodeak helbidea azalera (m²), erabilera, dest. lokal. (*) edo alderdia nagusi komuna edo laborea 2 184 1 1 CL S-1 sektorea, S-P 629,00 Lurzorua.

Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak:

–Enbargoaren prebentziozko idatzoharra, B letra, D letraren bidez luzatua (2020/08/13) Galar Zendeako Udalaren alde (IFK: P3110800D); 6.426,8 euroko printzipala, 412 euroko interesak eta kostuak eta 1.285,37 euroko premiamendu-errekargua; COD. MR-109000-B31606254-1222016 premiamendu espediente administratiboan agindua, udal horretako diru-bilketako zerbitzuek izapidetua, 2016ko uztailaren 15ean hartua.

Udalari errekerimendua eginda enbargoaren prebentziozko idatzoharrari buruzko informazioa eskatzeko, 2023ko azaroaren 24an jakinarazi zitzaigun "eginbide horretan sartutako zorrak 8.124,17 eurokoak direla guztira".

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko martxoaren 14an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2404431