59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

574/2024 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena", Gobernu Kontseiluak 2024ko martxoaren 6an hartutako erabaki baten bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2024ko martxoaren 6an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

"UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2023ko urtarrilaren 27an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 19. zenbakian, errektoreak 2023ko urtarrilaren 12an emandako 41/2023 Ebazpenaren bidez.

Zenbait instantziak hala adierazi baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan aldaketa batzuk egitea, unibertsitatean egiaz dauden beharretara egokitu dadin.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2024ko martxoaren 6an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2024. URTEKO EKITALDIA

A.–Lanaldiaren aldaketa.

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

LANPOSTU ZK.

IZENA

ATXIKIPENA

HASIERAKO
LANALDIA

AZKENEKO
LANALDIA

472

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA /-/-/ -

ARRATSALDEZ

ZATITUA

Justifikazioa: Tuterako campusari atxiki berri zaion lanpostu horren lanaldia zerbitzuaren egiazko beharretara egokitzea.

B.–Lanpostuen amortizazioa.

Lanpostu hauek amortizatu dira:

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / -- / ZERBITZU OROKORREN UNITATEA

–Zerbitzu Orokorrak:

  • Lanpostuaren zk.: 680, 684, 691, 698 eta 699.
  • Maila: D.

Justifikazioa: Sario eraikineko eta Osasun Zientzien Fakultateko arretaren berregituraketa bukatuta –Zerbitzu Orokorretako lanpostuak zerbitzuetako ofizial lanpostuak izatera pasatu dira igoera prozesuaren bidez–, beharrezkoa da Zerbitzu Orokorretako zenbait lanpostu amortizatzea, hutsik gelditu baitira.

Iragarkiaren kodea: F2403964