59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

25/2024 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onesten duena.

"Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eskola-kontseiluaren proposamena egin du, ikastetxearen izen espezifikoa aldatu dadin eta euskarazko "Lizarraldea" izena gehitu dadin.

Kontuan hartu da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden bigarren hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa onesten duen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritakoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea "Tierra Estella / Lizarraldea" izen espezifikoa Lizarrako "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Instituturako (31008281 kodea). Beraz, 2024-2025 ikasturtetik aurrera, honako hau izanen da ikastetxearen izen osoa: Instituto de Educación Secundaria "Tierra Estella / Lizarraldea" Bigarren Hezkuntzako Institutua.

2. Ebazpen hau ikastetxeko eskola-kontseiluari jakinaraztea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalok dute administrazio publikoak ez diren interesdunek, Hezkuntzako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, aldiz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusira; Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira; Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzura; Langileriaren Araubide Juridikoaren Zerbitzura; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura; Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera; eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2403836