59. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

872/2024 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta zehazten baitira oposizioaldiko lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4064/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 308/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 565/2024 Ebazpenaren bidez, epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten kideak izendatu ziren. Ebazpen hori 2024ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Era berean, bidezko da proba praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Oposizioaldiko lehen proba 2024ko maiatzaren 4an izanen da, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikastegiko 121. gelan.

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Hautapen prozesutik kanpo geratuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko martxoaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–SUHILTZAILE-OFIZIALORDEA (OPOSIZIO-LEHIAKETA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Txanda irekia.

Onartuak:

ARISTEGUI GARCIA, HUGO

ARROQUI IGOA, UNAI

CEREZO ALVAREZ, JORGE

CHIVITE MUÑOZ, OIER

CRIADO CHICO, JAVIER

DIAZ NIETO, DAVID

ECHEGOYEN PEDROARENA, FRANCISCO JAVIER

EQUIZA URTASUN, FERNANDO

FLAMARIQUE ALVAREZ DE EULATE, IÑIGO

GOMEZ OLAGUE, LEIRE

ITURBE HERMOSO DE MENDOZA, UGAITZ

JAUNSARAS MUNARRIZ, DAVID

LARRETA VICENTE, JESUS JAVIER

LEON PEREZ, DANIEL

LOPERENA QUIROS, IGNACIO

MAROTO VIZCAYA, DANIEL

MARTINEZ URIBE, AITOR

ORTIZ SANCHEZ, LUIS

PAMPILLON ALONSO, JUAN

PAZOS ARBIZU, ASIER

PINEÑO MARTIN, JAVIER

ROMERO LEACHE, ADUR

ROMO REY, RUDDY

SOLA ESCRIBANO, XABIER

SOROZABAL MONTOYA, JAVIER

URTASUN PASCUAL, IVAN

VIDARTE MENDIOROZ, GORKA

VILLOSLADA ECAY, JAVIER

ZABALETA ASIAIN, FERMIN

ZUBIRI MARTINEZ, JAVIER

Baztertuak:

Deialdia argitaratzen den egunean langabe gisa inskribatuta ez egoteagatik:

MUÑOZ MONTES, ANTONIO JOSE

Igoera txanda.

Onartuak:

ADRIAN URIZ, RAFAEL

ALDAZ ZABALA, RUBEN

ALVAREZ DE EULATE EZQUERRO, DANIEL

ARBELOA YERRO, JUAN MANUEL

ARRAIZA MARTIARENA, ELIAS

ARRASTIA MARTINEZ, PABLO

ARREGUI ONGAY, ROBERTO

CUAIRAN MORAS, GORKA

DIEZ DE URE ERAUL, JON ANDONI

ELIAS LOPEZ, IÑAKI

FERNANDEZ BEROIZ, IÑIGO

GAINZA VIDAURRE, PEDRO MARIA

ITSASO RAN, DANIEL

ITURRIAGA ARRABAL, CARLOS

LABIANO GOÑI, ALVARO

LERGA GURPEGUI, DANIEL

MALUMBRES MURILLO, MIGUEL ANGEL

MARQUINEZ MAULEON, FELIX

MELERO MAGALLON, DANIEL

MIGUELIZ ANDUEZA, LUIS

OSCARIZ ZABACO, RAUL

SALABERRI LECUMBERRI, JUAN

SAN MARTIN MARTINEZ DE MARIGORTA, ANGEL JAVIER

SANCHEZ AYENSA, JUAN JOSE

SANCHEZ GORRITI, OMAR

SANCHEZ MORALES, DAVID

SANTAFE BARCOS, LUIS JESUS

SANZ PASCUAL, IMANOL

URDIAIN LARRAYOZ, JOSE

Baztertuak:

Inskripzio-tasa ez ordaintzeagatik:

ECHEVERZ BALDA, IVAN

Iragarkiaren kodea: F2404075