58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateak, 2024ko otsailaren 28an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, datako egunetik hasita, Mankomunitateko udaletako bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235., 271. eta 272. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2024ko martxoaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Maite Melero Pellicer.

Iragarkiaren kodea: L2403777