58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2023ko abenduaren 21ean, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Horren iragarkiak argitaratu ziren 2024ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ean, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea, eta argitara ematen da haren laburpena; bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. apartatuak) xedatuarekin. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 542.081,50 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 122.191,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.784,12 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.230,46 euro.

Gastuak, guztira: 714.317,08 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 69.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 644.807,08 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 714.317,08 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko otsailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2403857