58. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batzarrak, 2024ko otsailaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitate horren 2024rako aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen udalerria), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Monteagudon, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2403903